martes, 28 de marzo de 2017

16 urte: Zergatik ez? 

      Zergatik ez? Zergatik ez dira pozaren-pozez bizitzen? Zergatik helduek beti daude pentsatzen gaztaroan edo jubilazioan? Zer egin digu guri bizitzak pentsatzeko gaur-a ez dela nahikoa? Egia da ez dela beti perfektua, baina ez da hain txarra egunero eusteko "bihar egun hobea izango da" esaldira. Egunero pentsatzen dugu pasa diren denborak gaur bizitzen ari garenak baino zoriontsuagoak direla, baina, zergatik? Hori galdetzen dut nik. 

       Gaur nago, 16 urterekin, ezetz esaten diot guzti honi. Orain arte bizi izan dudan bizitza, naiz eta motz izan, asko erakutsi dit: Zoriontsu izaten, ume bat bezala, edo maite dudan jendearekin eztabaidatzen nire ideia defendatzeko, nerabe bat bezala (nahiz eta ez izan beti arrazoia). Bakarrik 16 urte, ezta bizitzaren laurden bat, baina nire inguruagatik oso gauza garrantzitsu bat ikasi dut: disfrutatu bizitza egunero ahal duzun moduan. 

      Eta orduan, zergatik ez? Zergatik ez dugu erabiltzen momentu hau ikasteko, gaztea izanda, ez dela hobea beste egun edo momentu bat, bakarrik desberdina. Bizitzaren momentu bakoitza berezia dela, gainera, zahartzaroa izango dudala denbora gogoratzeko bizitza oso-osoa. Orduan, gutxienez, saiatuko naiz zerbait gogoangarria bizitzeaz. 16 urte bakarrik, baina gogorapenak betirako izango dira. 

 Oihane Ocio

lunes, 9 de marzo de 2015

Barria Eco-School

Barria, aterpetxe bat da, nora umeak joaten gara dembora finko bat pasatzera. Nire klasea baita 2ºB joan ginen aste bat (otsailak 23- otsailak 27) ingelesa ikastera. Monjeen eraikuntza bat da, 17-garren mendean egina.

 
Barrian, eskulan asko egiten genuen, baina denak birziklatzearekin edo ingelesa ikasteko ziren. Adibidez, egun batean egin behar genuen makina bat ekologian gertatzen diren arazoak konpontzeko. Eta beste batean, gizon bat etorri zen energia-iturri berriztagarriei buruz hitz egiteko. Ere egiten genituen dantzak, eta azken gauan, diskoteka bat egon zen!

                     
Egiten genuen gauza asko, baina gehien gustatu zitzaidana, zen nire lagunekin egotea eta beraiekin barre egitea, eta gauzei buruz hitz egitea denbora libreetan. Ere zeuden dantzak ("azonto" eta "palance" zeukaten izena), benetan dibertigarriak ziren! Baina ez zitzaidan ezer gustatu hainbeste aldiz marraztea, aspertzen zuen azkenean...
 
Orduan, garbi dago Barria esperientzia hobezin dela. Nire lagunekin aste bat egotea eta hainbat ekintza dibertigarriak egitea. Gainera Ingalaterratik etorritako monitoreekin hitz egin ahal genuen, orduan, benetan errepikatuko nuke esperientzia hau poz handiarekin.
 

jueves, 5 de marzo de 2015

Gazteak

Hau da ni eta nire klaseko lagun batzuek egindako bideoa gazteekin dauden estereotipoak ezeztatzeko.


lunes, 16 de febrero de 2015

Obrak Gasteizen



Atzo, Gasteiztik ibiltzen, obra asko ikuzi nituen;  adibidez, Europa eraikinean egin dutena. Benetan, zer egin dute? Landareak jarri dute eraikinaren aurrealdean! Egiten zeudenean, oso gaizki zegoela pentsatzen nuen.
Diru pila-pila bat gastatu egin dute obra horretan. Eta gainera, ez du ezertarako balio. Oso ondo dago “Green Capital” izatea, baina, zergatik jarri behar dugu landareak horma batean? Galdetu egin diot lagun batzuei eta berdina pentsatzen dute. Izan ere, daude obra batzuk oso ondo daudela, adibidez, Tranvia. Garraio bide hori esker, gazteak, eskolara joan ahal gara autoa erabili gabe, eta mugitu ahal gara Gasteiztik askoz azkarrago.
Bestalde, Avenidan kendu diten zuhaitzak, nire ama txikia zenetik zeuden, eta benetan politak ziren. Hainbeste urte zeukaten eta moztu zuten, pena handia eman zion Avenidatik bizi ziren jendeari. Baina, esate baterako, bai ni, baita mediku eta gaixo asko pentsatzen dugu bikain egin zutela beste ospitale bat egiten. Kontsultak alde batean, eta tratamenduan daudenak bestean, eta gainera, leku gehiago talde biontzat, obra hori benetan ondo.
Orduan, garbi dago, obra batzuk ondo daudela eta beste batzuk, ez dute objektiborik.